Hezkuntza Premia Bereziak (H.P.B.):
Lehenengo eta behin, hezkuntza premia bereziaren kontzeptua azaldu aurretik, edozein ikaslek beharrezko dauan laguntzaz hitz egingo dot.
Ikasleek bi motatako laguntza jasotzeko eskubidea dabe:
- Laguntza pertsonala --> adibidez; fisioterapeuta, sikologoa, logopeda, pedagogoa,...
- Laguntza materiala;
- arrunta: testu liburuak, fitxak, koadernoak,...
- ludikoa: jolasak eta jokuak.
- ikerketarako materiala: laborategian erabiltzekoak; mineralak, mikroskopioak,...
Laguntza pertsonala ohikoa ez danean, hezkuntza premia bereziez hitz egiten da. H.P.B.ren kontzeptua 1978.urtean sortu zan eta Warnock izeneko txosten baten agertu zan lehen aldiz.
1981.urtetik aurrera, hezkuntza lege guztietan erabiltzen hasi zan kontzeptu hori.
H.P.B. erabili aurretik beste termino bat egoan: heziketa berezia (H.B.) Kontzeptu honek bereizketa bat egiten eban ikasleen artean. Alde batetik, normalak ziranak eta, bestetik, akasdun ikasleak.
Ondorioz, heziketa berezia ikasle mora batentzat erabiltzen zan, akasdunentzat ( urritasundunentzat), hain zuzen ere. Beraz, akasdun ikasleak desbardintzat hartzen ziran eta beste guztiak, normaltzat.
Horregaitik, H.P.B. kontzeptuaren erabilera sustatu zan, termino hori H.B. kontzeptua baino zabalagoa, orokorragoa eta integraziorako egokiagoa zalako. Bertan, ikasketetan zailtasunak dabezan pertsonak ere sartzen baitira.
Orduan, H.P.B.z arituko gara ikasteko zailtasunen kontzeptua aipatzean. Zailtasun honeek bi ezaugarri dabez: batetik, interaktiboak eta, bestetik, erlatiboak.
Lehenengo zailtasunean inguruneak eragina dau ikaslearengan (eskola, irakaslea,...), hau da, ez da arazo pertsonala bakarrik. Bigarren zailtasunak, ostera, ez dira betirako, aldatuz eta hobetuz joango dira ingurune eta garai zehatz baten emon daitekezalako.
Hezkuntza premia bereziak behar dabean ikasleek eskolan laguntza eskuratzeaz gain, eskolatik kanpo ere laguntza jasotzen dabe. Ikastetxeaz kanpoko zerbitzu hori berritzeguneek betetzen dabe. Berritzeguneak hezkuntza laguntzarako eta hobekuntzarako kanpo-zerbitzu bat da.
Berritzeguneek lehentasunezko ildo batzuk jarraitu behar dabez:
- eskola inklusiborantz jo behar dabe, T.M.P.ren ardura dana
- dimentsio sozio-kulturala
- hizkuntzaren normalkuntza eta eleaniztasuna
- zientzia teknologia eta garapen iraunkorra
- ikastetxean kalitatea eta etengabeko hobekuntza
Adibidetzat Ordiziako berritzegunea ikusi daikezue.
Berritzeguneen barne, talde multiprofesionalek (T.M.P.) egiten dabe lan. Euren helburuak hurrengoak dira:
- disgnostiko sikopedagogikoa egitea
- eskolatze-proposamena egitea
- hezkuntza premia bereziko ikasleen jarraipena egitea
- irakasleak eta laguntza-langileak aholkatzea eta orientatzea
Eta T.M.P.en menpe langile ibiltariak dagoz: logopeda, entzumen eta hizkuntzako irakasleak, fisioterapeutak, lanerako terapeutak, ikusmen urrituen irakaleak, H.B.ko laguntzaileak, ... Eurak ikastexeko zuzendaritza taldeagaz kooordinazioan dagoz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario