2007/04/29

HIPERAKTIBITATEA


Hurrengoko artikuloetan haur hiperaktibitateaz egingo dot berba.

--> Sarrera
Haur hiperaktibitatea jatorri neurologikodun jarrerazko sindromea da.
Haur biztanleriaren %3 - %5 artekoek sufritzen dabe. Lau edo bost urtegaz, jadanik diagnostikatu daiteke.
Mutiletan, nesketan baino gehiago emoten da. Ume hiperaktiboen %25k delinkuentzia giroetan parte hartzen dabe, alkoholaz eta drogetaz abusatzen dabe,...

Haur honeen ezaugarri nagusiena "Arreta falta" da eta ez "Ekintza motore konstantea". "Arreta falta" normalean iraunkorra da eta "Ekintza motore konstantea" , barriz, desagertu egiten da.

--> Definizioa
Haurraren jarreraren alterazioa zeinetan umea ezin dan geldi egon, momentu oro mugitzen dagoan, loaldia barne.
Haurtzaroaren jarrera alteraziorik nabarmenena da ziurrenik, nahiz eta eskola biztanleriaren frekuentzia gehien izan.
Hiperaktibitatea diagnostikatzeko ondorengo ekintzak egin behar dira: alde batetik bestera korrik egin edo altzarietara igon; jesarriota egoteko ezintasuna, mugitze konstantea zeozer egin bitartean,...

-->Aditasun gabeziaren nahasketaren ezaugarri nagusiak
Aditasun gabezidun haurrek hiru ezaugarri nagusi dabez (orokorrean):
- hiperaktibitatea/ ekintza motore konstantea
- inpultsibitatea/ oldarkortasuna
- aditasun gabezi garrantzitsua

Hala ere, ume askok ez dabe hiperaktibitate kutsurik, nesken kasuan, batez ere. Horregaitik, orain arte pentsatu izan da sindrome hori neskei dagokionez, jasu gitxiagotan emoten zala.
Gaur egun, dirudienez, neskek AGNH-ren azpi-mota bat eukiteko aukera gehiago dabez. Azpi-mota horren tendentzia, bai etxean eta baita ikastolan ere, ez da hain hautemangarria. Aditasun faltaren sintomak lehentasuna hartezn dau eta ondorioz, diagnostikatzeko zailtasun gehiago daukaz.
Gaztarora heltzean hiperaktibitatea mantentzea ez da ohikoa izaten.



  • ADITASUN FALTA

Aditasun faltak ondorio desbardinak dakarz:


- oharkabetasuna edo arreta mantentzeko zailtasunak


- estimulo zehatzei erantzuteko zailtasunak


- estimulo konplexuak modu planifikatu eta eraginkor baten behatzeko zailtasunak


Arreta arazo horreek klasean eragina dabe modu jarrai baten; ariketa batetik beste batetara pasatzen dira, akats asko izaten dabez ariketetan, eskolako materiala ahazten edota galtzen dabe,...



  • INPULTSIBITATEA

Inpultsibitatea egindakoaren ondorioak kontuan ez hartzeagaitik gertatzen da. Honek fisikoki eta sozialki umea zuhurra ez izatea dakar.


Ume ez hiperaktiboekaz alderatuz; istripu gehiago izaten dabez, ez dabe txanda errespetatzen, frustrazio txikiei modu agresiboan erantzuten deutse, besteen elkarrekintza asaldatzen dabe.


Era berean, baliabide kognitiboetan eragina dauka inpultsibitateak. Ez dabez planifikaziorik egiten eta horrek arazoak konpontzeko, marrazki bat egiteko edo ariketa baten analisia egiteko ezintasuna sortzen dau.



  • HIPERAKTIBITATEA

Hiperaktibitatea ez da ezinegon sinple bat, mugimendu konstante bat baino, geldi egoteko edota kontzentratzeko ezintasuna dakarrena.


Umeak garatzen dauan ekintza mota ez da produktiboa; ez dauka jesarrita egoteko gaitasunik, berba asko egiten dau,...



  • JARRERA

Euren jarrera ezustekoa, ez heldua eta adinerako desegokia da. Horregaitik, baldarrak kontsideratzen dira.


Ez dira txarrak baina bai, bihurriak.


Biolentoak eta agresiboak dira, bai ahoz eta baita, fisikoki ere.


Askotan guzurrak esaten dabez eta lapurketak egiten dabez.


Euren jarrerek ohiko arazoak izatera eroaten dabez eta ondorioz, kide eta helduen gaitzespena izaten dabe. Horrek euren isolamendua azaltzen dau gizartean.


Ume hiperaktibo tipikoa porrot eskolarra, soziala eta familiarra jasaten dau eta beraz, autoestima baxua izatea eragiten deutse.



  • IRAKASKUNTZA

Gehienek zailtasunak izaten dabez.


Ume hiperaktiboen %40-%50k etekin eskolar baxua dabe.


Pertzepzio zailtasunak dabez eta ondorioz, letren eta esaldien arteko diferentzia ez dabe ondo antzematen eta, zentzu desbardinetatik jasotzen daben informazioa egituratzeko gaitasun gitxi dabe.


Zailtasun gehienak irakurketa, idazmena eta kalkuluaren barneratzean eta erabileran dabez.


Idazteko eta margozteko traketsak dira, letra txarra dabe eta ortografia akatsak izaten dabez.


Kalkulu ariketetan, oinarrizkoenaz ahazten dira.


Irakurketan, berbak eta silabak omititzen dabez, ez dabe ulertzen irakurtzen dabena, letrak identifikatzen dabez baina ez dakiez ahoskatzen modu egoki baten.


Jasotako informazioa memoritzako eta orokortzeko arazoak dabez.



  • DESOBEDIENTZIA

Etxeko arauak jarraitzea kostatezn jako. Eskatzen jakonaren kontrakoa egiten dau.


Gurasoak, jarrera ereduen jasoeran hezitzeko zailtasunak dabez (higienea,...).



  • OREKA EMOZIONALA

Umore aldaketa gogorrak dabez, euretaz kontzeptu pobrea dabe eta ez dakie galtzen, beraz, ez dabez euren porrotak asumitzen.

No hay comentarios: