2007/04/25

GURASOEN PAPERA

Gure hezkuntza-sisteman irakaskuntzaren erantzunkizuna gurasoen baino, irakasleen eskuetan dago.
Ume dislexikoen kasuan, espezialista batek esku hartzen dau: sikologo, pedagogo, logopeda,...
Gurasoak euren seme-alabentzako laguntza iturri oso garrantzitsua dira.

Gurasoek bete beharreko paperik garrantzitsuena laguntza emozionala eta soziala izango litzateke.
Umeak, bere gurasoak, bere irakaskuntzaren arazoak ulertzen dabezala jakin behar dau. Ondorioz, askotan, gurasoek zailtasun dislexikoei buruzko zenbait azalpen emon behar deutsiez seme-alabei.
Komunikatu beharreko mezurik garrantzitsuena da ingurukoek umea tontoa ez dala dakiela eta agian, beste ume batzuk baino gehiago esforzatu behar izan dala irakurketa eta idazmen arloan bere momentuko mailara heltzeko.

Nahiz eta eskolan guztiz ondo ez joan, garrantzitsua da umeak, gurasoek maitatzen jarraituko dabela ikustea.
Gurasoen antsietateak umearen arazoak gehitzen dauz eta beraz, bere antsietatea ere, eta azken baten, bigarren mailako zailtasun emozionaletan ere eragiten dau honek.

Guztiz desegokia da modu negatibo baten ume dislexikoa, arazo bako umeekaz alderatzea. Kasu hori, neba-arreba txikia eskolan ondo doanean gertatzen da. Biak desbardinak dirala eta dislexikoak bere ezaugarriak daukazala gogoratu behar jake.
Neba-arreben arteko lehiakortasuna txarto amaitu daiteke.

Maila guztietara autoestimua garatzea inportantea da. Hori baldintza bako iritzi positibo baten bidez egin daiteke, batez ere, umea goibel sentitzen danean.
Oinarrizkoa da bere mailagaz, esfortzuagaz eta etekinagaz ebaluatzea. Zailtasuna da gain-babespen batera ez pasatzea, hau da, "danak balio dau".
Oinarria da umearen balore eskala argi eukitea; hasiera egoera, burututako esfortzua.

Dislexiagaz harremandutako zailtasun praktikoak ere kontuan hartzekoak dira: eguneko orduekaz nahasketak, arreta falta, batzutan hutsegiteak, instrukzioen betetzean zailtasunak, antolaketa ezarako tendentzia,...
Guzti honek pazientzia eskatzen dau, baina hori hizkuntza idatziaren irakaskuntzaren zailtasuna ulertzea bezain garrantzitsua da.

Gurasoak batzutan irakasle papera jasotzen dabe. Hori gurasoen eta seme-alaben arteko harremanaren araberakoa da.
Batzutan ezinezkoa eta ez komenigarria da gurasoen laguntza hori. Gurasoen antsietatea umearengan eragin itzela dau eta horrek, umeek pazientzia galtzea, hasarreak eta arrakastadun irakaskuntza ez lortzea dakar.

1 comentario:

Keltxinas dijo...

Oso ona, gurasoen papera oso garrantzitsua da, batzuetan ikusten ez dugun arren.