2007/04/29

ARRAZOIAK

--> Etiologia
Hezitzaile eta irakasleen lana izan arren, AGNHdun umeek aurre faktore batzuk dabez:
- gizarte arlokoak
- biologikoak
- genetikoak
- fisiologikoak
Nahiz eta sindromearen arrazoiak ez diran modu argi baten ezagutzen, zenbait arlotan garapenak emoten dira, hala nola; radiodiagnostikoan, genetikoan eta biokimikoan.

-->Ondorioak
AGNHdun umeen kopuru altu batek, Barkleyren arabera, jarrera antisozialetan jausten dira.




  • Eremu soziala


- arazoak harreman sozialetan (%50 baino gehiago)



- jarrera bihurria



- arau sozialetara moldatzeko arazoak



- tabakoa eta alkohola kontsumitzen goiz hasten dira (%40 baino gehiago)





  • Eremu eskolarra


- etekin akademiko baxua



- ikasteko arazoak



- kurtsoz errepikatu (%30-%50)



- batxilergoa ez amaitu (%35)



- institutotik kanporatuak (%25)



Arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitateak jarrera moldatu gabea eragiten dabe eta eskolan, gizartean eta eremu emozionalean ondorio erabakigarria dau. Ondorioz, talde multiprofesionalen arreta ezainbestekoa da.



-->Arrazoiak



Arreta falta sindromearen zergaitien informazioa nahiko eskasa da. Zientifikoek hiperaktibitatearen arrazoiak ikertu behar dabez trataera modu onenak identifikatzeko, eta agian egunen baten Arreta Falta sindromea ekiditu. Sindromearen jatorria biologikoa da eta beraz, etxeko egoerak ez dau eraginik.



Egun, arreta falta lesio zerebral bat ez dala argi dago, arreta faltadun pertsona guztiek ez dabez eta arazoak jaiotzean edo lesio zerebralik.



Izaera eta hiperaktibitatea



Orai gitxiko ikerketek ume hiperaktiboaren arazoa izaeran dagoala diñoe. Jaiobarri hiperaktibo eta beste umeen artean izaerazko desbardintasunak dagoz. Diferentzia horreek sistema nerbiosoaren maila biokimikoen jatorritik etortzea izan daiteke.



Gure burmuinean badago neurona bat, beste neurona batek askatzen dauan substantzia kimiko (neurotransmisorea) kantitate txiki bat jasotzen dauana. Era berean, asaldatu egiten da eta beste neurona bati mezua bialtzen deutso. Neurotransmisore bat eskasa edo larregizkoa danean, neurona ez da asaldatzen edo larregi asaldatzen da neurotransmisoreen artean desoreka bat jasoz. Desoreka hori denbora baten arreta zentratzeko edo mantentzeko zailtasunen, jarreraren autokontrolaren eta moldatzearen, eta umearen egoera animikoaren erantzulea da.



Alergia eta hiperaktibitatea



Hiperaktibitatea azukre edo osagai mota batzuen erreakzio alegikoaren eraginarn ondorio bezala azaldu da. Hala ere, teoria hori ez dago baieztatuta azukre eta osagai bako dieta batek ez dau eta hiperaktibitatea zuzentzen.



Hezkuntza eta hiperaktibitatea



Giro familiar antolatu baten hezitutako ume hiperaktiboak ez dau hiperaktibitatea gaindituko.

No hay comentarios: