Ume hiperaktiboaren diagnostikoa egiteko testuinguru desbardinetako (eskola, etxea,...) eta arduradunen balorazio zehatza behar da. Sindromea ezin da proba edo tekniken bidez baieztatu.
Diagnostikoa egiteko hurrengo tresna eta esaldiak jarraitzen dira:
- Alkarrizketa klinikoa;
Alkarrizketagaz, gurasoek, umearen garapen eta jarrerari buruzko informazioa emoten dabe. Horretarako arlo honeek ebaluatu behar dira: haurdunaldia, erditzea, garapen sikomotorea, eukitako gaixotasunak, eskolatzea eta, afektibitatea eta jarrera.
- Umearen jarreraren behaketa;
Gurasoen informazioaz gain, espezialista baten presentzia behar dogu. Behaketa testuinguru natural (eskola, etxea,...) edo kontsulta baten egin daiteke.
Behaketarako "Ama seme-alabaren arteko interakzioaren behaketa kodigoa" erabili daikegu. 2-3 urteko umeekaz erabiltzen da. Jolas egoera bat behatzen da eta, haurraren eta amaren komunikazio estiloa analizatzen da: amaren tonua eta zuzentzea, tonu afektiboa eta bien arteko konflikto maila.
Eskolan, ostera, umearen jarrera ebaluatzeko "Abikoff eta Gittelmanen klaseko behaketa kodigoa" lagungarria da.
- Haur hiperaktiboaren ebaluazio indibiduala;
Diagnostikoaren azkenengo pausua garapen kognitiboa, estilo kognitiboa, sintoma, inpultsibitate, garapen pertzeptibo, koordinazio motorea, arreta gaitasuna eta ekintza motorearen mailari buruzko informazioa egiten da.
- Garapen kognitiboa neurtzeko "Wechler umeen inteligentzia eskala" erabiltzen da. (12 probaz osatuakoa eta bi taldetan sailkatutakoa: ahozkoa eta manipulazioa).
- Estilo kognitiboa umearen irakaskuntzarekiko aurre-hartze desbardinak dira. "Erreflexioa" "inpultsibitate"aren aurrean ikertu da. Test erabiliena "Test de Emparejamiento de figuras de Familiares" , Cains eta Cammock, 1978.
"Dependentzia", "giroaren independentzia"ren aurrean, umeak bere testuingurua zelan jasotzen dauan ebaluatzean datza. Hau da, testuinguruko elementuak jasotzen dauzan edo testuingurua bere osotasunean. "Test de figuras enmascaradas" Karp eta Konstandt, 1963.
"Flexibilitatea", "erreflexioa"ren aurrean; umeak garrantzi bako estimuloen aurrean kontrolatzeko eta erantzun desegokiak omititzeko gaitasuna dauan ikusteko erabiltzen da. Test erabiliena, "Test de Distraccion del color", Santotefano eta Paley, 1964.
- Integrazio bisuala eta motorea "Test Guestaltico de Bender" -aren bidez, umearen heldutasun-maila neurtzeko eta, tarjeta batzuen bidez aurkeztutako marrazkien bilaketaren koordinazio bisuala eta ejekuzio manuala neurtzen da.
- Keinu neurologikoak neurtzeko "Test Discriminativo Neurologico Rapido", Sterling eta Spalding erabiltzen da. Ekintza honeek jasotzen dauz: esku-trebetasuna, figuren ezagupena eta erreprodukzioa, eskuzko mugimendu arinak,...
- Ikerketa neurofisiologikoa egiteko kartografia zerebrala erabiltzen da.
- Arreta faltarako proba desbardinak daukaz, arreta gaitasunaren arabera (aukeraketa jardueretan, jarduera sekuentzialetan, ejekuzio jarraiaren test-a eta zaintze jardueretan erreazkio denbora) .
- Ekintza motorearen maila neurtzeko, 3 tresna erabiltzen dira: "podometro"a (umeak emondako pausuak kontatzen dauz), "actometro"a (mugimenduak neurtzen dauzan erloju pultsera) eta "cojin estabilimetro"a (umea jesarrita dagoan bitartean mugimenduak neurtzen dauz.)
Irakasle eta gurasoentzako eskala bat dago; "Conners-en eskala" 1969.
Honek 8 faktoretan banatutako 96 galdera daukaz gurasoentzako: (1-4 puntuazioagaz erantzuten dira)
- jarrera asaldurak
- bildurra
- antsietatea
- inpultsibitatea
- heldutasun falta-irakaskuntza arazoak
- problema sikosomatikoak
- obsesioa
- jarrera antisozialak
- hiperaktibitatea
Eta iraksleentzako eskala laburragoa da, 6 faktoretan banatutako 36 galdera daukaz:
- hiperaktiboitatea
- jarrera arazoak
- antsietatea-pasibitatea
- jarrera antisozialak
- loaldian zailtasunak