2007/05/01

TRATAERA

OHARRA: Blog honetan agertzen diran argazki batzuk google-tik hartu dodaz.

Azkenengo artilu honetan umea laguntzeko hiru trataera motetaz egingo dot berba. Trataerak honexek dira: farmakologikoa, sikologikoa eta hezkuntza arlokoa.

FARMAKOLOGIKOA:

Botiken erabilera da tratamendurik ohikoena. Gehien erabiltzen dan botika METILFENIDATOa da (modu desbardinez ezagutzen dana). Bere efektuak dira: arreta eta kontzentrazio gaitasuna gehitzea eta umearen hiperaktibitatearen eta mugimenduaren murrizketa.
Bigarren mailako efektuak jateko eta lo egiteko gogo eza dira. Honeek gitxi irauten dabe, txisaren bidez eliminatzen diralako.
Medikamentuak lagungarriak dira irakaskuntza prozesuan bere jarrera normalizatzeko. 5 urte baino gehiagoko umeak medikatzen dira.
Umearen bilakaeraren arabera, botika erretiratu daiteke edo epe zehatzetan barriro hartzea gomendatu daiteke.
Orokorrean, 12 urtetik aurrera jadanik ez da behar, beste lguntza sikopedagogiko bat jaso badau umeak.

SIKOLOGIKOA:

Arreta faltadun umeentzat bizitza gatza izan daiteke. Askotan arazoak dabez eskolan, ezin dane joku bat amaitu eta lagunak galtzen dabez. Orduak pasa daikiez hurrengo egunerako bialdutako ariketa bat egiten, amaituta euki eta ondorengo egunean eskolara eroaten ahaztea.
Eggoera horreei aurre egitea ez da gauza erreza. Ume batzuk frustrazio horreen aurrean borrokak hasten dabez. Beste batzuk eskolara ez joateko edozer asmatzen dabe (tripako mina, adb.). Eta beste batzuk, euren beharrizanak mantentzen dabez euren barne besteek ikusi ez daien txarto sentitzen dala.

Haur hiperaktiboaren neba-arrebak edo lagunak ere, frustrazio uneak dauz, ume hiperaktiboak bere gauzak galtzean. Eurak abandonatuta sentitzen dira.
Ondo konpondu gura da bere neba-arrebagaz edo kideagaz, baina hain gatza da!

Ume hiperaktibo baten gurasoa izatea gatza da: ekintza deskontrolatuak, desordena, ez dau entzuten, instrukzioak ez dauz jarraitzen,...
Gurasoak, askotan, baliabide barik eta ahalmenik gabe sentitzen dira. Diziplina metodoak, arrazonamendua eta erronkak, ez dabe beti funtzionatzen umeak ez daualako bere jarrera aukeratzen. Horregaitik, guraso batzuk; oihukaz, erridikulazioagaz "konpontzen" dabe dana, jakinda ez dala egokiena.
Azkenean, gurasoek, guraso hobeagoak ez izatearen errua eurena dala pentsatzen dabe.
Gurasoak giro familiar orekatu (proposatutako arauak gurasoek ez betetzearen ondorio bardinak dauzan), trinko (egun batetik bestera arauak ez aldatzea), esplizitu (bi aldeek arauak ezagutu eta ulertzen dabezan) eta aurreikusgarri (arauak aldez aurretik mugatuta egon behar dira) bat sortu behar dabe.

Umeen trataera errezten daben beste esku-hartze sikologiko batzuk dagoz:

  • Terapia kognitibo-konduktistak jarrera aldatzen laguntzen dau. Laguntza izan daiteke asistentzia praktikoa (jarduera bakoitza pentsatzen ikastea, lana antolatzea, goraipatzea jarrera barrien aurrean).
  • Gizarte trebeziarako heziketak jarrera barriak ikasteko baliogarriak dira. Kasu honetan, terapeutak, jarrera egokiei buruz berba egiten dau: txanda itxaron, laguntza eskatu, jolasak alkarbanatu,... Batez ere, taldeko ekintzetan parte hartzen ikasten, laguntza eskatzen eta azalpen egokiak egiten laguntzen dau.
  • Laguntza taldeak kezka bereko pertsonak konektatzen dauz. Kideek frustrazioak eta arrakastak alkarbanatzen dabez eta horrek bakarrik ez zagozala jakiteko baliogarria da.
  • Seme-alaben zaintza heziketa, seme-alabaren jarrera bideratzeko tresna eta teknikak emoten deutsaz gurasoei. Tekniketako bat, umea inkontrolatuta dagoanean, denbora labur batez beste pertsonetatik banatzean datza lasai egon arte. "Kalitate denbora" emoten erakutsi ahal jake gurasoei zeinetan umea eta gurasoak gustoko ekintza bat alkarbanatzen daben. Denbora horretan umearen trebetasunak goraipatu daitekez.

HEZKUNTZA ARLOA:

Hezkuntza arloan umearen jarrera aldatzeko modu efektiboak dagoz: sariak, zigorrak, fitxen ekonomia eta gertaeren kontratua.

  • Sariak

Edozer gauza egingo dau saria lortzeko (adb,; jolasekaz jolastea, telebista ikustea, bere lehengusu-lehengusinekaz,...) Azken baten, umeak gura dauan zeozer izan behar da.

  • Zigorrak

Ez dira beti baliogarriak. Epe luzera bere baliogarritasuna galtzen dabe, baina jarrera zehatzetarako erabilgarriak dira. Jarrera desegokia danean onena ignoratzea da, beti ere, arriskutsua ez bada.

Sariaren edo zigorraren eta jarreraren arteko denbora iraunkortasuna laburra izan behar da eraginkorra izateko.

  • Fitxen ekonomia

Jarrera bete edo betetzen ez dauan heinean puntu positibo eta negatiboak emotean datza. Puntu negatiboak, puntu positiboak eliminatzen dauz. Puntu kopuru totala sari desbardinen arabera aldatzen dira.

Helburua eta puntu lkopurua umearen bistra egon behar dira.

3-12 urte bitarteko haurrekaz erabiltzea gomendatzen da.

  • Gertaeren kontratua

12-13 urteko haurrentzat gomendatuta dago.

Bere jarrerari buruzko kontratu bat egitean datza. Lortu gura diran jarrerak idatzi behar dira.

Seme-alaba eta gurasoen arteko alkarrizketa eta akordio bat egiten da.


2007/04/30

EBALUAZIOA

Hiperaktibitatearen sindromea ez da erreza neurtzea, adin bereko umeetan jarrera antzekoa izaten dalako. Adin kritikoa 5-6 urtak dira. Urte honeekaz, eskolan jarrera diziplinatu bat eskatzen da eta ume hiperaktiboak ez dau klaseko arauetara moldatzeko gaitasunik. Horregaitik, jarrera arraroa somatzen dadogu ahalik eta arinen diagnostikoa egitea onena da.

Ume hiperaktiboaren diagnostikoa egiteko testuinguru desbardinetako (eskola, etxea,...) eta arduradunen balorazio zehatza behar da. Sindromea ezin da proba edo tekniken bidez baieztatu.

Diagnostikoa egiteko hurrengo tresna eta esaldiak jarraitzen dira:



  • Alkarrizketa klinikoa;

Alkarrizketagaz, gurasoek, umearen garapen eta jarrerari buruzko informazioa emoten dabe. Horretarako arlo honeek ebaluatu behar dira: haurdunaldia, erditzea, garapen sikomotorea, eukitako gaixotasunak, eskolatzea eta, afektibitatea eta jarrera.





  • Umearen jarreraren behaketa;

Gurasoen informazioaz gain, espezialista baten presentzia behar dogu. Behaketa testuinguru natural (eskola, etxea,...) edo kontsulta baten egin daiteke.


Behaketarako "Ama seme-alabaren arteko interakzioaren behaketa kodigoa" erabili daikegu. 2-3 urteko umeekaz erabiltzen da. Jolas egoera bat behatzen da eta, haurraren eta amaren komunikazio estiloa analizatzen da: amaren tonua eta zuzentzea, tonu afektiboa eta bien arteko konflikto maila.


Eskolan, ostera, umearen jarrera ebaluatzeko "Abikoff eta Gittelmanen klaseko behaketa kodigoa" lagungarria da.



  • Haur hiperaktiboaren ebaluazio indibiduala;

Diagnostikoaren azkenengo pausua garapen kognitiboa, estilo kognitiboa, sintoma, inpultsibitate, garapen pertzeptibo, koordinazio motorea, arreta gaitasuna eta ekintza motorearen mailari buruzko informazioa egiten da.


- Garapen kognitiboa neurtzeko "Wechler umeen inteligentzia eskala" erabiltzen da. (12 probaz osatuakoa eta bi taldetan sailkatutakoa: ahozkoa eta manipulazioa).


- Estilo kognitiboa umearen irakaskuntzarekiko aurre-hartze desbardinak dira. "Erreflexioa" "inpultsibitate"aren aurrean ikertu da. Test erabiliena "Test de Emparejamiento de figuras de Familiares" , Cains eta Cammock, 1978.


"Dependentzia", "giroaren independentzia"ren aurrean, umeak bere testuingurua zelan jasotzen dauan ebaluatzean datza. Hau da, testuinguruko elementuak jasotzen dauzan edo testuingurua bere osotasunean. "Test de figuras enmascaradas" Karp eta Konstandt, 1963.


"Flexibilitatea", "erreflexioa"ren aurrean; umeak garrantzi bako estimuloen aurrean kontrolatzeko eta erantzun desegokiak omititzeko gaitasuna dauan ikusteko erabiltzen da. Test erabiliena, "Test de Distraccion del color", Santotefano eta Paley, 1964.


- Integrazio bisuala eta motorea "Test Guestaltico de Bender" -aren bidez, umearen heldutasun-maila neurtzeko eta, tarjeta batzuen bidez aurkeztutako marrazkien bilaketaren koordinazio bisuala eta ejekuzio manuala neurtzen da.


- Keinu neurologikoak neurtzeko "Test Discriminativo Neurologico Rapido", Sterling eta Spalding erabiltzen da. Ekintza honeek jasotzen dauz: esku-trebetasuna, figuren ezagupena eta erreprodukzioa, eskuzko mugimendu arinak,...


- Ikerketa neurofisiologikoa egiteko kartografia zerebrala erabiltzen da.


- Arreta faltarako proba desbardinak daukaz, arreta gaitasunaren arabera (aukeraketa jardueretan, jarduera sekuentzialetan, ejekuzio jarraiaren test-a eta zaintze jardueretan erreazkio denbora) .


- Ekintza motorearen maila neurtzeko, 3 tresna erabiltzen dira: "podometro"a (umeak emondako pausuak kontatzen dauz), "actometro"a (mugimenduak neurtzen dauzan erloju pultsera) eta "cojin estabilimetro"a (umea jesarrita dagoan bitartean mugimenduak neurtzen dauz.)



Irakasle eta gurasoentzako eskala bat dago; "Conners-en eskala" 1969.


Honek 8 faktoretan banatutako 96 galdera daukaz gurasoentzako: (1-4 puntuazioagaz erantzuten dira)


- jarrera asaldurak


- bildurra


- antsietatea


- inpultsibitatea


- heldutasun falta-irakaskuntza arazoak


- problema sikosomatikoak


- obsesioa


- jarrera antisozialak


- hiperaktibitatea


Eta iraksleentzako eskala laburragoa da, 6 faktoretan banatutako 36 galdera daukaz:


- hiperaktiboitatea


- jarrera arazoak


- antsietatea-pasibitatea


- jarrera antisozialak


- loaldian zailtasunak




2007/04/29

ARRAZOIAK

--> Etiologia
Hezitzaile eta irakasleen lana izan arren, AGNHdun umeek aurre faktore batzuk dabez:
- gizarte arlokoak
- biologikoak
- genetikoak
- fisiologikoak
Nahiz eta sindromearen arrazoiak ez diran modu argi baten ezagutzen, zenbait arlotan garapenak emoten dira, hala nola; radiodiagnostikoan, genetikoan eta biokimikoan.

-->Ondorioak
AGNHdun umeen kopuru altu batek, Barkleyren arabera, jarrera antisozialetan jausten dira.




  • Eremu soziala


- arazoak harreman sozialetan (%50 baino gehiago)



- jarrera bihurria



- arau sozialetara moldatzeko arazoak



- tabakoa eta alkohola kontsumitzen goiz hasten dira (%40 baino gehiago)





  • Eremu eskolarra


- etekin akademiko baxua



- ikasteko arazoak



- kurtsoz errepikatu (%30-%50)



- batxilergoa ez amaitu (%35)



- institutotik kanporatuak (%25)



Arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitateak jarrera moldatu gabea eragiten dabe eta eskolan, gizartean eta eremu emozionalean ondorio erabakigarria dau. Ondorioz, talde multiprofesionalen arreta ezainbestekoa da.



-->Arrazoiak



Arreta falta sindromearen zergaitien informazioa nahiko eskasa da. Zientifikoek hiperaktibitatearen arrazoiak ikertu behar dabez trataera modu onenak identifikatzeko, eta agian egunen baten Arreta Falta sindromea ekiditu. Sindromearen jatorria biologikoa da eta beraz, etxeko egoerak ez dau eraginik.



Egun, arreta falta lesio zerebral bat ez dala argi dago, arreta faltadun pertsona guztiek ez dabez eta arazoak jaiotzean edo lesio zerebralik.



Izaera eta hiperaktibitatea



Orai gitxiko ikerketek ume hiperaktiboaren arazoa izaeran dagoala diñoe. Jaiobarri hiperaktibo eta beste umeen artean izaerazko desbardintasunak dagoz. Diferentzia horreek sistema nerbiosoaren maila biokimikoen jatorritik etortzea izan daiteke.



Gure burmuinean badago neurona bat, beste neurona batek askatzen dauan substantzia kimiko (neurotransmisorea) kantitate txiki bat jasotzen dauana. Era berean, asaldatu egiten da eta beste neurona bati mezua bialtzen deutso. Neurotransmisore bat eskasa edo larregizkoa danean, neurona ez da asaldatzen edo larregi asaldatzen da neurotransmisoreen artean desoreka bat jasoz. Desoreka hori denbora baten arreta zentratzeko edo mantentzeko zailtasunen, jarreraren autokontrolaren eta moldatzearen, eta umearen egoera animikoaren erantzulea da.



Alergia eta hiperaktibitatea



Hiperaktibitatea azukre edo osagai mota batzuen erreakzio alegikoaren eraginarn ondorio bezala azaldu da. Hala ere, teoria hori ez dago baieztatuta azukre eta osagai bako dieta batek ez dau eta hiperaktibitatea zuzentzen.



Hezkuntza eta hiperaktibitatea



Giro familiar antolatu baten hezitutako ume hiperaktiboak ez dau hiperaktibitatea gaindituko.

HIPERAKTIBITATEA


Hurrengoko artikuloetan haur hiperaktibitateaz egingo dot berba.

--> Sarrera
Haur hiperaktibitatea jatorri neurologikodun jarrerazko sindromea da.
Haur biztanleriaren %3 - %5 artekoek sufritzen dabe. Lau edo bost urtegaz, jadanik diagnostikatu daiteke.
Mutiletan, nesketan baino gehiago emoten da. Ume hiperaktiboen %25k delinkuentzia giroetan parte hartzen dabe, alkoholaz eta drogetaz abusatzen dabe,...

Haur honeen ezaugarri nagusiena "Arreta falta" da eta ez "Ekintza motore konstantea". "Arreta falta" normalean iraunkorra da eta "Ekintza motore konstantea" , barriz, desagertu egiten da.

--> Definizioa
Haurraren jarreraren alterazioa zeinetan umea ezin dan geldi egon, momentu oro mugitzen dagoan, loaldia barne.
Haurtzaroaren jarrera alteraziorik nabarmenena da ziurrenik, nahiz eta eskola biztanleriaren frekuentzia gehien izan.
Hiperaktibitatea diagnostikatzeko ondorengo ekintzak egin behar dira: alde batetik bestera korrik egin edo altzarietara igon; jesarriota egoteko ezintasuna, mugitze konstantea zeozer egin bitartean,...

-->Aditasun gabeziaren nahasketaren ezaugarri nagusiak
Aditasun gabezidun haurrek hiru ezaugarri nagusi dabez (orokorrean):
- hiperaktibitatea/ ekintza motore konstantea
- inpultsibitatea/ oldarkortasuna
- aditasun gabezi garrantzitsua

Hala ere, ume askok ez dabe hiperaktibitate kutsurik, nesken kasuan, batez ere. Horregaitik, orain arte pentsatu izan da sindrome hori neskei dagokionez, jasu gitxiagotan emoten zala.
Gaur egun, dirudienez, neskek AGNH-ren azpi-mota bat eukiteko aukera gehiago dabez. Azpi-mota horren tendentzia, bai etxean eta baita ikastolan ere, ez da hain hautemangarria. Aditasun faltaren sintomak lehentasuna hartezn dau eta ondorioz, diagnostikatzeko zailtasun gehiago daukaz.
Gaztarora heltzean hiperaktibitatea mantentzea ez da ohikoa izaten.



  • ADITASUN FALTA

Aditasun faltak ondorio desbardinak dakarz:


- oharkabetasuna edo arreta mantentzeko zailtasunak


- estimulo zehatzei erantzuteko zailtasunak


- estimulo konplexuak modu planifikatu eta eraginkor baten behatzeko zailtasunak


Arreta arazo horreek klasean eragina dabe modu jarrai baten; ariketa batetik beste batetara pasatzen dira, akats asko izaten dabez ariketetan, eskolako materiala ahazten edota galtzen dabe,...



  • INPULTSIBITATEA

Inpultsibitatea egindakoaren ondorioak kontuan ez hartzeagaitik gertatzen da. Honek fisikoki eta sozialki umea zuhurra ez izatea dakar.


Ume ez hiperaktiboekaz alderatuz; istripu gehiago izaten dabez, ez dabe txanda errespetatzen, frustrazio txikiei modu agresiboan erantzuten deutse, besteen elkarrekintza asaldatzen dabe.


Era berean, baliabide kognitiboetan eragina dauka inpultsibitateak. Ez dabez planifikaziorik egiten eta horrek arazoak konpontzeko, marrazki bat egiteko edo ariketa baten analisia egiteko ezintasuna sortzen dau.



  • HIPERAKTIBITATEA

Hiperaktibitatea ez da ezinegon sinple bat, mugimendu konstante bat baino, geldi egoteko edota kontzentratzeko ezintasuna dakarrena.


Umeak garatzen dauan ekintza mota ez da produktiboa; ez dauka jesarrita egoteko gaitasunik, berba asko egiten dau,...



  • JARRERA

Euren jarrera ezustekoa, ez heldua eta adinerako desegokia da. Horregaitik, baldarrak kontsideratzen dira.


Ez dira txarrak baina bai, bihurriak.


Biolentoak eta agresiboak dira, bai ahoz eta baita, fisikoki ere.


Askotan guzurrak esaten dabez eta lapurketak egiten dabez.


Euren jarrerek ohiko arazoak izatera eroaten dabez eta ondorioz, kide eta helduen gaitzespena izaten dabe. Horrek euren isolamendua azaltzen dau gizartean.


Ume hiperaktibo tipikoa porrot eskolarra, soziala eta familiarra jasaten dau eta beraz, autoestima baxua izatea eragiten deutse.



  • IRAKASKUNTZA

Gehienek zailtasunak izaten dabez.


Ume hiperaktiboen %40-%50k etekin eskolar baxua dabe.


Pertzepzio zailtasunak dabez eta ondorioz, letren eta esaldien arteko diferentzia ez dabe ondo antzematen eta, zentzu desbardinetatik jasotzen daben informazioa egituratzeko gaitasun gitxi dabe.


Zailtasun gehienak irakurketa, idazmena eta kalkuluaren barneratzean eta erabileran dabez.


Idazteko eta margozteko traketsak dira, letra txarra dabe eta ortografia akatsak izaten dabez.


Kalkulu ariketetan, oinarrizkoenaz ahazten dira.


Irakurketan, berbak eta silabak omititzen dabez, ez dabe ulertzen irakurtzen dabena, letrak identifikatzen dabez baina ez dakiez ahoskatzen modu egoki baten.


Jasotako informazioa memoritzako eta orokortzeko arazoak dabez.



  • DESOBEDIENTZIA

Etxeko arauak jarraitzea kostatezn jako. Eskatzen jakonaren kontrakoa egiten dau.


Gurasoak, jarrera ereduen jasoeran hezitzeko zailtasunak dabez (higienea,...).



  • OREKA EMOZIONALA

Umore aldaketa gogorrak dabez, euretaz kontzeptu pobrea dabe eta ez dakie galtzen, beraz, ez dabez euren porrotak asumitzen.

2007/04/26

ARIKETA EREDUAK

Ondoren aurkeztuko diran ariketak hizkuntza idatziaren irakaskuntzan agertzen diran akatsak ekiditeko eta zuzentzeko oinarrizko materiala da: fonema omisioak, silaben alderantzizkatzea, fonemen ordezkapena, berben banaketa, disortogragiak,...

Material hau irakurketa eta idazmenaren edozein irakaskuntza metodogaz erabili daiteke. Eusten dauzan arrazoi pedagogikoen artean; ikaslearen autoerreflexioren garapena, ereduen diskrimiazio bisualean entrenatzea, prozesatutako informazioa modu analitiko eta sintetiko batez egitea eta irakaskuntza orokortzea dagoz.
Eredutzat jarriko dodazan ariketak L.H.ko 2. eta 3. ziklorako bideratuta dagoz.

Orientazio metodologikoak:
1. Eredu egokien artikulazio enfatikoa:silabak/ berbak/esaldiak.

2. Silaba/berba eta esaldien idazmen eta irakurketa bateratua.

3. Jasotako irakaskuntzetatik barriro hezteko jardueren grabazioa.

4. Ikaslearen autozuzenketa, berrikuste prozeduren bidez.

5. Lan kooperatiboak, beste ikaskide bategaz, motibazioa gehitu daike.

6. Diktaketa autozuzenduek ikaslearen testu idatzien autoebaluazioa sustatzen laguntzen dabe eta ondorioz, balio didaktiko altua dabe.

7. Ikaslearen autoberbalizazioek balio pedagogiko garrantzitsudunak dira. Adb,: "lehenengo r imini behar dot eta gero a", hitz hau b-gaz da",...


Orientazio metodologiko zehatzak:

1. Fonema/letren omisioa. Omititzen diran fonemak: l,n,r,s kontsonante baten aurrean agertzean.

2. Alderantzizkatutako silabak. Gehienetan bl,br,cl,cr,dr,... soinuekaz gertatzen da.

3. Hitzen banaketa eta eranskinak.

4. Disortografiak

- Inguratu bla silaba borobil batez.

bla bla baf bla bla lbl bal bal

bal lab bla bla bll lfl bal bla

fal las sal alb bal bla bla bla

bla bal bal lba lba alb bal bla


- Silaba bardinetik hasten diran hitzak alkartu eta esaldiak bete. blusa bolsa

*Lleva una ................ de color b................ balsa bulto
*Navegaban en una ...................... bolso bloque
*Vivio en un .................. de viviendas baldosa bolsillo
*En el b............... llevo un b.............. pequeño bloc balcon
*Hay una .................. en el suleo que esta rota blanco blando
*El c................. es de color ......................... belga blancura
*Voy a la .................... de tercero calcetin clase
*Las abejas revolotean en la .................... colmena culpa *La ........................ no ha sido tuya clavo clavel
*Esta flor es un ............................. colmillo clima
*Los tigres tienen unos ...................... muy afilados

- Testua irakurri eta cr daben berbak inguratu.

Cristobal y Crispin creian que Cristian estaba jugando en el cruce de la calle de la Cruz con su amiguete Pancracio. En la calle se cruzo de pronto un hombre que era el cristalero que, creyendo que nadie cruzaba en ese momento, tropezo y rompio el cristal que traia. Mientras, Cristobal y Crispin jugaban con sus cromos. Cristina y Carmen se acercaron hasta la cruz del cruce y les cambiaron los cromos repetidos que habian recortado.Cristobal se hizo un pequeño corte con la cremallera del pantalon y Crispin le puso crema desinfectante. Gero, dun berba batzuk aukeratu eta esaldiak eratu.

- Osatu berbak cla, cle, cli, clo, clu edo cal, col, cul, cel, cil erabiliz. a........mar / an.............. / a..........rado / cara........... / in..........nar te........do / re.........mar /...........mar / a.........rado / re............ta

- Hitzak banatu eta esaldiak eratu.

ellas/ellos/yo/tu/se/enEllasepeina

Tuyyoestudiamos

Ellosseesperan

Tuyellascantais

Ellasefue

Tuleesenellibro

Ellavaenlabici

Ellosyasevanacasa

- Kontsonante errepikatuaren soinua ahoskatu eta berbak era egokian idatzi.

tar .................... tento ....................
gassss to .................... connnn tenta .....................
tado .................... tenedor ....................

- Ereduan agertzen diran letra multzoak azpimarratu eta gero, idatzi.
trans --> rtsan/ tarns/ trans/ tarns/ trans/ trans
..........

pral --> rpal/ palr/ pral/ plpa/ pral/ larp --> ..........
cres --> resc/ cres/ resc/ cres/ recs/ cres --> ..........


- Irudi honeen izena idatzi.

................................









.......................










.................................







  • Dislexika bategaz izandako alkarrizketa:


Ipuin bat irakurtzean egindako akats batzuk: desesperada-desamparada (sinonimoa erabili), podemos-comemos (antzeko berbak), chaqueta-caqueta ( ch-c soinua), pertenecia- pretendia (antzeko berbak), señor-sellor/sueño-suello (ñ=ll/y=ñ).
Bera irakurtzean... hitzez hitz irakurtzen dau,beraz bere ikusmen alorra ez da zabala. Dedukzio asko egiten dauz eta sinonimoen erabilera egokia (askotan egiten dau eta harritzekoa da). Hitz banaketetan arazoak eukitzen dauz. Zuzentzen deutsazunean egindako akatsa ondo esanda errepikatzen dau (ona da). Atzamarraren laguntzagaz hobeto irakurtzen dau; ez da irakurketan galtzen. Altuan irakurtzea hobeago da horrela, bere ahotsa entzuten dau eta beraz, zuzenketak egin daikez.


Nik hasieran pentsatzen neban irakurtzean akatsak eukinda, gero ez leukela ezer ulertuko. Eta ez da horrela; ipuina edo testua primeran laburtzen dau. Harrigarria da!
Ikasteko... hitz gakoetaz baliatzen da, memoria oso ona dau. Eskemak erabiltzen doguz, beharrezkoak ez diran hitzak ez doguz idazten. Hitz larriak ez dira erabiltzen euren antzekotasunak nahasketa suposatzen daulako.
Ordenagailuagaz primeran konpontzen da, horrela ez dau inolako arazorik. Logopedan ordenagailuaz baliatzen da: diktaketak (gorrotatzen dauz, baina aurrerakuntza ikaragarriak izan dauz eta horrek asko motibatzen dau) egiten dauz soinua identifikatuz, marrazkia eta irudiaren identifikazioa eta gero izena iminteko ariketak, zopa-letrak,...


Eta bere esperientziaz esandakoa... klasean, hasieran, txarto pasatzen eban. Irakasleak irakurtzeko esaten eutsanean besteak kexaka hasten ziran. Orain bere kideak bere arazoaz jakitun dagozanez ez dabe kexarik egiten, eta askotan lagundu egiten dabe. Batzutan, beste kide bategaz irakurtzen dau era ozenean.
Irakasleak ez dau inoiz irakurtzera behartu, baina berari ez jako inporta altuan irakurtzea. Irakasleak ez deutso inoiz barregarri itzi, kontrara.

Nik galdetu neutsan zer gurago eban: ozen irakurri, beste bati entzun edo baxuan irakurri eta, beste bati entzutea gurago ebala erantzun eustan.

Eta gurasoak... ondo daroe euren alabaren arazoa. Lehenengo momentutik esan deutsie zer eukan eta ez deutsie ezer leporatzen. Gainera, oraingo notekaz oso pozik dagoz eta umearen esfortzua ikusten dabenez ezin dira ezertaz kexatu.

2007/04/25

DISLEXIKOA IZATEAREN ABANTAILAK

Dislexia informazioairudimenezko modu eta era bisual batez prozesatzeko ondorioa da.
Pertsona bakoitzaren arabera garatzen da, osagai hereditario altua izanda.

Bizitzan zehar, izateko modu honek abantaila gehiago daukaz, desabantailak baino eta behin horreek gaindituta eta jakinda hezkuntza arloan sortu daitekezan zailtasunak, pentsamendu dislexikoaren ezaugarri ikus-espazialak abantaila ikaragarriak dakarz trebezia askotan eta honeek pertsonalitatea aberasten dabe.

Horren proba bat zientzia, arte, literatura, politika, zine edo kirol arloan eragina izandako dislexiko ezagunak dira, hala nola; Albert Einstein, Thomas A. Edison, Alexander Graham Bell, Leonardo Da Vinci, Walt Disney, Federico Garcia Lorca, George Patton, Wiston Churchill, Cher, Whoopi Goldberg, Tom Cruise,...




- Pentsamendu eraikitzailea: informazioaren prozesamendu ez linealari esker, irudimenaren gaitasunari lotuta, erantzunak, ideia barriak eta desbardinak,... emoteko aukera dabe.


Euren izakeraren parte dan ezaugarri eraikitzailea izaten dabe.


- Informazio prozesamenduaren abiadura arina: gaitasun asko menperatzeko gai dira, beste pertsona batek ulertu daitekena baino arinago.


Pentsamendu berbala, berben abiaduragaz prozesatzen da, bitartean pentsamendu bisuala irudien abiaduragaz egiten daualarik ( 6-10 bider arinagoa).


- Pentsamendu intuituboa: honek, pentsamendu elaborazioaren prozesua inkonzientea izatea egiten dau. Adb.; buruketa baten erantzuna "ikusten" dabe eragiketak paperean egin barik.


- Ezagutzeko jakingura: inguruari buruzko informazioa bilatzeko, ikertzeko eta esperimentatzeko beharrizana dabe.


Euren kabuz, ezagupenak bilatzen dabez.


- pentsamendu orokorra edo globala: inguruaz kontzienteagoa izatea dakar horrek.




"Mi nombre es Luís y tengo 10 años. Por las mañanas cuando voy al colegio me duele la barriga, yo no se bien que me pasa, pero lo que sí se es que no me gusta la escuela.La verdad es que tengo muchos amigos y me gusta jugar a fútbol en el patio, pero en la clase las cosas no me salen bien.Me da mucha rabia que se me olviden las cosas, siempre me dejo algún libro o la chaqueta cuando me voy a casa, y muchas veces no me acuerdo de apuntar lo que nos dice la profesora en la agenda.Cuando salgo a la pizarra me pongo muy nervioso, porque veo las letras diferentes, algunas las coloco al revés, algunas me las como y otras es como si flotaran.Cuando leo en voz alta invento palabras y me salto los renglones.Mis padres me han llevado al oculista y me ha dicho que tengo una vista perfecta.En casa tardo mucho para hacer los deberes y cuando hago el cálculo, por mucho que me empeñe, no me acuerdo de las tablas.Siempre confundo los días de la semana, los meses y también las hora... Lo que más me gusta es inventarme cosas: juegos, historias ya que todos dicen que soy un niño con una gran imaginación y que tengo ideas fantásticas.Hace unas semanas hemos descubierto que todo lo que me pasa tiene una explicación: no es que yo sea raro, ni vago, ni que no tenga ganas de aprender. Ahora mis padres y yo sabemos que soy disléxico y que necesito una manera diferente a la de mis amigos, para entender las cosas.Ahora estoy tranquilo, porque todos sabemos lo que me pasa."


GURASOEN PAPERA

Gure hezkuntza-sisteman irakaskuntzaren erantzunkizuna gurasoen baino, irakasleen eskuetan dago.
Ume dislexikoen kasuan, espezialista batek esku hartzen dau: sikologo, pedagogo, logopeda,...
Gurasoak euren seme-alabentzako laguntza iturri oso garrantzitsua dira.

Gurasoek bete beharreko paperik garrantzitsuena laguntza emozionala eta soziala izango litzateke.
Umeak, bere gurasoak, bere irakaskuntzaren arazoak ulertzen dabezala jakin behar dau. Ondorioz, askotan, gurasoek zailtasun dislexikoei buruzko zenbait azalpen emon behar deutsiez seme-alabei.
Komunikatu beharreko mezurik garrantzitsuena da ingurukoek umea tontoa ez dala dakiela eta agian, beste ume batzuk baino gehiago esforzatu behar izan dala irakurketa eta idazmen arloan bere momentuko mailara heltzeko.

Nahiz eta eskolan guztiz ondo ez joan, garrantzitsua da umeak, gurasoek maitatzen jarraituko dabela ikustea.
Gurasoen antsietateak umearen arazoak gehitzen dauz eta beraz, bere antsietatea ere, eta azken baten, bigarren mailako zailtasun emozionaletan ere eragiten dau honek.

Guztiz desegokia da modu negatibo baten ume dislexikoa, arazo bako umeekaz alderatzea. Kasu hori, neba-arreba txikia eskolan ondo doanean gertatzen da. Biak desbardinak dirala eta dislexikoak bere ezaugarriak daukazala gogoratu behar jake.
Neba-arreben arteko lehiakortasuna txarto amaitu daiteke.

Maila guztietara autoestimua garatzea inportantea da. Hori baldintza bako iritzi positibo baten bidez egin daiteke, batez ere, umea goibel sentitzen danean.
Oinarrizkoa da bere mailagaz, esfortzuagaz eta etekinagaz ebaluatzea. Zailtasuna da gain-babespen batera ez pasatzea, hau da, "danak balio dau".
Oinarria da umearen balore eskala argi eukitea; hasiera egoera, burututako esfortzua.

Dislexiagaz harremandutako zailtasun praktikoak ere kontuan hartzekoak dira: eguneko orduekaz nahasketak, arreta falta, batzutan hutsegiteak, instrukzioen betetzean zailtasunak, antolaketa ezarako tendentzia,...
Guzti honek pazientzia eskatzen dau, baina hori hizkuntza idatziaren irakaskuntzaren zailtasuna ulertzea bezain garrantzitsua da.

Gurasoak batzutan irakasle papera jasotzen dabe. Hori gurasoen eta seme-alaben arteko harremanaren araberakoa da.
Batzutan ezinezkoa eta ez komenigarria da gurasoen laguntza hori. Gurasoen antsietatea umearengan eragin itzela dau eta horrek, umeek pazientzia galtzea, hasarreak eta arrakastadun irakaskuntza ez lortzea dakar.