2007/05/01

TRATAERA

OHARRA: Blog honetan agertzen diran argazki batzuk google-tik hartu dodaz.

Azkenengo artilu honetan umea laguntzeko hiru trataera motetaz egingo dot berba. Trataerak honexek dira: farmakologikoa, sikologikoa eta hezkuntza arlokoa.

FARMAKOLOGIKOA:

Botiken erabilera da tratamendurik ohikoena. Gehien erabiltzen dan botika METILFENIDATOa da (modu desbardinez ezagutzen dana). Bere efektuak dira: arreta eta kontzentrazio gaitasuna gehitzea eta umearen hiperaktibitatearen eta mugimenduaren murrizketa.
Bigarren mailako efektuak jateko eta lo egiteko gogo eza dira. Honeek gitxi irauten dabe, txisaren bidez eliminatzen diralako.
Medikamentuak lagungarriak dira irakaskuntza prozesuan bere jarrera normalizatzeko. 5 urte baino gehiagoko umeak medikatzen dira.
Umearen bilakaeraren arabera, botika erretiratu daiteke edo epe zehatzetan barriro hartzea gomendatu daiteke.
Orokorrean, 12 urtetik aurrera jadanik ez da behar, beste lguntza sikopedagogiko bat jaso badau umeak.

SIKOLOGIKOA:

Arreta faltadun umeentzat bizitza gatza izan daiteke. Askotan arazoak dabez eskolan, ezin dane joku bat amaitu eta lagunak galtzen dabez. Orduak pasa daikiez hurrengo egunerako bialdutako ariketa bat egiten, amaituta euki eta ondorengo egunean eskolara eroaten ahaztea.
Eggoera horreei aurre egitea ez da gauza erreza. Ume batzuk frustrazio horreen aurrean borrokak hasten dabez. Beste batzuk eskolara ez joateko edozer asmatzen dabe (tripako mina, adb.). Eta beste batzuk, euren beharrizanak mantentzen dabez euren barne besteek ikusi ez daien txarto sentitzen dala.

Haur hiperaktiboaren neba-arrebak edo lagunak ere, frustrazio uneak dauz, ume hiperaktiboak bere gauzak galtzean. Eurak abandonatuta sentitzen dira.
Ondo konpondu gura da bere neba-arrebagaz edo kideagaz, baina hain gatza da!

Ume hiperaktibo baten gurasoa izatea gatza da: ekintza deskontrolatuak, desordena, ez dau entzuten, instrukzioak ez dauz jarraitzen,...
Gurasoak, askotan, baliabide barik eta ahalmenik gabe sentitzen dira. Diziplina metodoak, arrazonamendua eta erronkak, ez dabe beti funtzionatzen umeak ez daualako bere jarrera aukeratzen. Horregaitik, guraso batzuk; oihukaz, erridikulazioagaz "konpontzen" dabe dana, jakinda ez dala egokiena.
Azkenean, gurasoek, guraso hobeagoak ez izatearen errua eurena dala pentsatzen dabe.
Gurasoak giro familiar orekatu (proposatutako arauak gurasoek ez betetzearen ondorio bardinak dauzan), trinko (egun batetik bestera arauak ez aldatzea), esplizitu (bi aldeek arauak ezagutu eta ulertzen dabezan) eta aurreikusgarri (arauak aldez aurretik mugatuta egon behar dira) bat sortu behar dabe.

Umeen trataera errezten daben beste esku-hartze sikologiko batzuk dagoz:

  • Terapia kognitibo-konduktistak jarrera aldatzen laguntzen dau. Laguntza izan daiteke asistentzia praktikoa (jarduera bakoitza pentsatzen ikastea, lana antolatzea, goraipatzea jarrera barrien aurrean).
  • Gizarte trebeziarako heziketak jarrera barriak ikasteko baliogarriak dira. Kasu honetan, terapeutak, jarrera egokiei buruz berba egiten dau: txanda itxaron, laguntza eskatu, jolasak alkarbanatu,... Batez ere, taldeko ekintzetan parte hartzen ikasten, laguntza eskatzen eta azalpen egokiak egiten laguntzen dau.
  • Laguntza taldeak kezka bereko pertsonak konektatzen dauz. Kideek frustrazioak eta arrakastak alkarbanatzen dabez eta horrek bakarrik ez zagozala jakiteko baliogarria da.
  • Seme-alaben zaintza heziketa, seme-alabaren jarrera bideratzeko tresna eta teknikak emoten deutsaz gurasoei. Tekniketako bat, umea inkontrolatuta dagoanean, denbora labur batez beste pertsonetatik banatzean datza lasai egon arte. "Kalitate denbora" emoten erakutsi ahal jake gurasoei zeinetan umea eta gurasoak gustoko ekintza bat alkarbanatzen daben. Denbora horretan umearen trebetasunak goraipatu daitekez.

HEZKUNTZA ARLOA:

Hezkuntza arloan umearen jarrera aldatzeko modu efektiboak dagoz: sariak, zigorrak, fitxen ekonomia eta gertaeren kontratua.

  • Sariak

Edozer gauza egingo dau saria lortzeko (adb,; jolasekaz jolastea, telebista ikustea, bere lehengusu-lehengusinekaz,...) Azken baten, umeak gura dauan zeozer izan behar da.

  • Zigorrak

Ez dira beti baliogarriak. Epe luzera bere baliogarritasuna galtzen dabe, baina jarrera zehatzetarako erabilgarriak dira. Jarrera desegokia danean onena ignoratzea da, beti ere, arriskutsua ez bada.

Sariaren edo zigorraren eta jarreraren arteko denbora iraunkortasuna laburra izan behar da eraginkorra izateko.

  • Fitxen ekonomia

Jarrera bete edo betetzen ez dauan heinean puntu positibo eta negatiboak emotean datza. Puntu negatiboak, puntu positiboak eliminatzen dauz. Puntu kopuru totala sari desbardinen arabera aldatzen dira.

Helburua eta puntu lkopurua umearen bistra egon behar dira.

3-12 urte bitarteko haurrekaz erabiltzea gomendatzen da.

  • Gertaeren kontratua

12-13 urteko haurrentzat gomendatuta dago.

Bere jarrerari buruzko kontratu bat egitean datza. Lortu gura diran jarrerak idatzi behar dira.

Seme-alaba eta gurasoen arteko alkarrizketa eta akordio bat egiten da.